Badirudi, beraz, berba horrek aldaketea eta espezializaninoa euki dauala esangurari jagokonez: baso+herri(a) 'basoko herria' izatetik etxaldea izatera, eta, azkenik, landa eremuko etxe mota ezaguna izendatzeraino.
Aspaldiko dokumentuetan ondo bereizten dira gaztelaniazko berba bi: caserío eta casería. Lehenengoak, landa eremuko etxeak izentetan dauz; bigarrenak, barriz, etxeaz ganera inguruko lurrak be hartzen dauz.
Txorierrin sarritan entzun geinke baserri berbea, bertan asko daukaguz eta. Baserri Antzokia be badago. Dana dala, izen bat baino gehiago emoten deutsa- guz landa eremuko etxeei: aldea-etxea (Sondika, Derio), aldea (Zamudio), baserri-etxea (Derio), etxaguntza (Larrabe- tzu), labrantzea (Zamudio)...
Edozelan be, gaur egun baserria eta aldea-etxea berbak dira nagusi. Baserria eta inguruko lurrak izentetako (erderaz casería), barriz, etxaldea berba dotorea darabilgu. Azken esaldi horreek ez dira zuzen-zuzenak, izan be, ahoz, aldetzea (Sondika) etzealdea (Zamudio), etzaldia (Sondika) esaten dira. Etze(a). Eta ez da akatsa, ahoz ederto dago esanda. Euskera zaharrean *etse(a) esaten jakon, mendebaldean etze(a) izatera pasatu zan eta beste euskalki batzuetan etxe(a). Gaur egun euskera batuan halantxe da: etxea.
Azken baten, baserriak beste ezer baino lehenago etxeak dira. Horren erakusgarri doguz oraintsu argitaratutako Derioko baserriak liburuan agertzen diran honeek: Etxebarria (ahoz Etzebarri), Etxezarra (ahoz Etzesarre), Bekoetxea (ahoz Bekotze), Goikoetxea (ahoz Goikotze).