Gorantzaileak eta Lainomendi dantza taldeak, Euskal Selekzioaren partidan

Mikel Reina Barros

Derioko Lainomendi eta Sondikako Gorantzaileak dantza taldeak joan den zapatuan, azaroak 14, Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka San Mamesen jokatu zuten partida izan ziren. Hain zuzen ere, beste hainbat dantza taldek bezala gonbidapena jaso zuten eta partida baino lehen agurra dantzatu zuten eta zelaira sartu eta ateratzeko soka dantza egin zuten.