Indarkeria eta zapalkuntzak betikotzen dituen sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalista gaitzetsi dute, izan ere, sistema horren baitan “emakumeak, migratu eta arrazializatuak eta sexu-genero disidenteak” zapalduenak direla uste dute. Baieztapen hori gero eta modu ageriagoan materializatzen ari dela ohartarazi dute feministek: “Faxismoak, eskuin muturrak nahiz eskuineko hainbat mugimendutan ikus daitezken jarrera eta diskurtso erreakzionarioen bitartez”. Indarkeria erreproduzitzen ari diren eta indarkeria matxistarekin amaitzeko baliabiderik jartzen ez duten instituzioen aurka antolatuko direla azpimarratu dute. Bilbon, 19:00etan hasiko da mobilizazioa, Kale Nagusiko 85. zenbakian.
Horregatik, Azaroaren 25ean etxean ez geratzeko eta antolatzeko deia zabaldu dute: “Etor daitekenaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzen dugu gure borrokarako tresna gisa; erasoen aurrean, eskubideen ukapenaren aurrean, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurrean, eta gure bizitzekin negozioa egiten dabiltzanen aurrean”.
Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak “gero eta bortitzagoa” den indarkeria matxistaz ohartarazi du. Egoera horren aurrean, eskuina eta ultraeskuinaren erantzukizuna seinalatzeko beharra ikusi du antolakundeak, “emakumeen aurkako diskurtsoak eta erasoak” normalizatzen eta “erasotzaileen inpunitatea” indartzen dutelako. Bilboko Eliptika plazatik aterata osatuko dute mobilizazioa, 18:30ean.
Emakundek, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek eta EUDELek indarkeria matxistaren aurrean “indarkeria matxistaren aurrean pertsona bakoitzak hartzen duen tokiari buruz hausnartzeko” deia egin dute.
Mobilizazioak:
- Larrabetzu: 18:30ean, plazan.
- Lezama: 19:00etan, Hilario Astorki plazan.
- Zamudio: 19:00etan, Leizaola plazan.
- Derio: 11:30ean, martxa morea eta irakurketa udaletxeko plazan.
- Sondika: 19:30ean, Ikurrina Enparantzan.