Bilboko hilketa matxistagatik elkarretaratzeak deitu dituzte

Mikel Reina Barros

Argazkia: Idoia Andres

Eguen iluntzean, azaroak 26, gizon batek bikotekide ohiari arma zuriz eraso egin zion Bilboko Indautxu auzoan eta Gurutzetako ospitalean hil da emakumea. 34 urte zituen, eta 4 eta 6 urteko seme-alabak. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen seigarren emakumea da. 

Talde feministek mobilizazioak deitu dituzte. Hurrengokoak dira elkarretaratzeak:

  • Larrabetzu: Barikuan, 19:00etan, herriko plazan.
  • Lezama: Zapatuan, 13:00etan, Hilario Astorki plazan.