Hauteskunde eguna, eta zelakoa gainera. Parte hartzeak gora egin du, bai Espainian, bai Hego Euskal Herrian, baita Txorierrin ere. Bailaran beste toki batzuetako ilarak ikusi ez badira ere, herritarren joan-etorria etengabea izan da. Hautesleen %68k bozkatu dute jada. 2023an %53 zen datua 18:00etan. Inoiz erregistratutako parte hartzetik handiena da, 1996. urtekoa gaindituta (%63,4). Bizkaian hautesleen %70,1ak bozkatu du 18:00etarako (+16,7 puntu). Hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte. Ikusi herriz herriko datuak.
Hurrengokoak dira Txorierriko datuak: 18:00etako datua eta igoera 2023ko datuekin alderatuta.
- Larrabetzu: %79,02 (+13,42)
- Lezama: %72,41 (+19,42)
- Zamudio: %71,26 (+11,71)
- Derio: %71,00 (+20,51)
- Loiu: %72,50 (+14,76)
- Sondika: %72,65 (+7,13)