Parte hartzeak gora egin du hauteskunde eguneko lehen orduetan

Mikel Reina Barros

Zabalik daude dagoeneko hauteslekuak. 14:00etan eman dituzte jakitera lehen parte hartze datuak eta orain arte %45,7koa da orokorrean, 2023koa baino ia 5 puntu handiagoa. Aikor aldizkariak lehen aldiz hauteskunde gaueko jarraipena egingo du zuzenean txorierritarrek beraien herrietako emaitzak inon baino lehenago eta eskuragarriago jaso ditzaten.

Hauteskunde eguna, eta zelakoa gainera. Parte hartzeak gora egin du, bai Espainian, bai Hego Euskal Herrian, baita Txorierrin ere. Bailaran beste toki batzuetako ilarak ikusi ez badira ere, herritarren joan-etorria etengabea izan da. 14:00etan %45,7koa zen parte hartze orokorra. Hego Euskal Herrian are handiagoa: Bizkaian %47,2 (+%10,6). 18:00etan emango dute bigarren parte hartze datua eta hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte. Ikusi herriz herriko datuak.

Hurrengokoak dira Txorierriko datuak: 14:00etako datua eta igoera 2023ko datuekin alderatuta.

  • Larrabetzu: %52,02 (+3,78)
  • Lezama: %52,64 (+11,16)
  • Zamudio: %46,14 (+10,15)
  • Derio: %48,84 (+13,32)
  • Loiu: %53,83 (+13,3)
  • Sondika: %49,88 (+5,83)