Aurtengo ikasturtea ere pil-pilean hasi dogu herriko Zamudioko gazteok. Gogoratzen dozuenez, iaz Inisitue Gazte Asanbladatik udalaren jarrera gazte lokalarekiko salatu gendun; gazteok ezer ez genekienean gazte lokalaren obrak hasi ziren, euren aurpegia zuritzeko nahian, eurek be gazte lokalean zer egingo zan jakin barik.
Gure haserrea oraindik handiagoa da alkatesak gazteokin batzar bat egitea onartu ebalako, gazte lokala zabaldu (horren propaganda egin barik) eta oraindik inor ez dalako gurekin batu!
Alkatesa gezurretan ala?
Lehen esan bezala, lokalaren funtzionamendua ez dago oraindik oso argi, zergatik? Suposatzen da lokala herriko gazteentzat dala, baina zer egiteko?, lonja baten moduan erabiltzeko, gazteria sofan etzanda egoteko, Play Stationean jolasteko? Hau da, alienizatzeko?
Zuen helburua ez zan hurrengo hau izango?: Gazteria lokal baten barruan egotea eta ez elizpean jendearen begibistan ezer egin barik. Horrela arazoa konponduta dago, nahiz eta gazteek bardin jarraitu, baina hori bai, lokal baten barruan. Zer uste dozue Zamudioko bizilagunak inuzenteak garela?
Gazteriaren problematika ez da kalean edo elizpean jardutea, baizik eta herri honetan eurentzako egitaraurik ez egotea. Zamudioko gazteek benetan gura dabena, euren kezkak eta ilusioak jorratzeko bitarteko dan lokal bat izatea da. Beraz, Inisitue Gazte Asanblada inposatutako lokal honeri buelta emongo deutsa eta gazteriarena egin.
Kontura zaitezte gazteria ez garela herriko arazo bat, baizik eta Zamudioko herritarrak, eta herritarrak garen heinean gure kezkak, gabezi, betebehar eta helburuak daukaguz.
Hementxe gagoz eta hemendik aurrera geure presentzia sumatuko dozue.