Testua: Ixone Zubieta, Tximintx Derioko euskera alkarteko kidea
Ekainaren 25ean Zamudion egon ginanok badakigu ha zergaitik dinodan. Goizean goiz hasi eta goizaldera arte bizitako giroa ez dot inon sekula ikusi... Lehenengo orduan, spinninga Txirrin-bike taldeagaz. Batzuek halan pentsau genduan: zein zorori bururatuko jakon halako ezer egitea? Eta hara non txanda bi egon behar izan ziran. Ostean, ume pilo bat izan ziran kartoi bandan, instrumentu eta guzti. Aitagarria da eskolaren eta familien parte-hartzea. Azokan be giro ederra egon zan, euskal produktuak eta hamaiketako goxoa. Eta euskal produktuen artean berezia izango dan Baserri Antzokia. Kalejiran, txistulariak, trikitilariak, dantzariak, bertsolariak... zer gehiago eskatu leiteke?
Bazkarian, 500 personatik gora batu ginan; 600etik hurbil esango neuke nik. Bazkaldu ostean, taldeak zein alkarteak izan ginan protagonista eszenatokian. Espero baino askoz jente gehiago animau zan kantetera, eta horrek gehiago berotu eban giroa. Eztarriak berotuta, hankak be berotu behar. Erromeria baino hoberik ez dago horretarako, eta banango lehiaketa eta guzti egin zan. Umeek, gazteek eta ez hain gazteek altzau eben hanka, zeinek baino zeinek gorago, trikitilariei atzamarretatik sua urten arte.
Egun ederra, baina ez bakarrik antolatutako programagaitik, baizen jenteak erakutsi eban gogoagaitik eta alkarlanagaitik be bai. Enbidia sano apur bategaz bada be, zorionak benetan!