Zamudio, <i>chapeau</i>!

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 22a, 10:03

Testua: Oihana Astobieta, irakaslea

Ikustekoa da hain herri txikerrean zelango gauza handiak egin leikezan! Joan dan bagilaren 27an jentetza batu zan Zamudion, Lagatzu Euskara Alkarteak urtero antolatzen dauan “Lagatzu Eguna-Euskal Jaia” ospatzeko. Aurtengoan errekorrak hautsi dituelakoan nago; izan be, 600dik gora herritarrek hartu eben parte! Adin eta izaera ezbardinetako herritarrak alkartzeaz ganera, aurtengoan erronka itzelari egin deutsie aurre Lagatzuko lagunek, lipdubaren grabaketari. Halango ekintza batek eskatzen dauana ez da ahalegin makala gero! Eta herritarrek ezin hobeto erantzun dabe, bakotxak bere aletxua ipiniaz. Eta bai erronkea ondo bete be! Berrogeta bost alkarte eta kolektibo batu ziran! Biba zuek! Boluntarioak batzea eta jenteak parte hartzea hainbeste kostaten dan sasoian, Zamudion lortu dana ITZELA izan da. Zelan izan dan hori posible? Azken urteotan herrian egon diran akulariei esker. Behar handia egin da eta hori igarri egiten da luzera begira. Hortxe daukazue, ereindako haziak emon dau bere frutua. Halantxe segidu! Ia hurrengoan zegaz harritzen gaituzuen! Gora herria! Zamudio, chapeau!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).