Ertzaintzak Ibon Meñika zamudioztarra atxilotu zuen otsailaren 4an Bilbon, Jarrai-Haika-Segi auziagatik epaitutako beste 17 gazterekin batera. Atxiloketa La Esperanza pilotalekuan egindako ekitaldi baten ostean izan zen. Espainiako Auzitegi Gorenak pasa den hilabetean gazte erakundeak terroristak zirela erabaki, eta auzipetuak atxilotzeko agindua eman zuen.