Umeentzako tailerrak, Zamudioko liburutegian

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 16a, 15:33

Zamudioko liburutegiak 6 urtetik 8 urtera bitarteko umeei zuzendutako irakurketa, idazkera eta ilustrazio tailerrak antolatu ditu. Tailerrok martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an egingo dira 11:00etatik 12:00etara. Bertan parte hartu nahi dutenek liburutegian eman dezakete izena.