Hemendik aurrera Zamudioko Kamara Koralaren berri sarearen bidez ere izango dugu, izan ere, duela gutxi www.zamudiokokamarakorala.eu webgunea jarri dute abian. Webgune honekin jendeari erakutsi nahi diote zein den korala osatzen duten 12 nesken lana eta abesbatza mundua. Gainera, koralaren historia eta hurrengo hilabeteetan emango dituzten kontzertuen datak jarri dituzte, besteak beste.