Nagusien III. Kirol-jaia Zamudioko kiroldegian egingo da aurten egun bitan. Maiatzaren 5ean, zapatuz, adintsuek kiroldegia bisitatzeko aukera izango dute, eta Sestaoko nagusien gimnasia taldeak kirol erakustaldia eskainiko du. Kopaua ere egongo da. Ekintza doan izango da, eta bertan parte hartzeko izena apirilean zehar egin behar da jubilatuen elkarteetan (Argibide gehiago elkarte bakoitzean).
Beste alde batetik, ekainaren 2an, zapatuaz, nagusiei zuzendutako hainbat ekitaldi egingo dira kiroldegian: jokoak, bazkaria, areto dantzak eta erromeria, haien artean. Izen-ematea jubilatuen etxeetan egin behar da maiatzean (galdetu zure herrikoan), eta 10 € balio du.