Umeentzako ekintzak Zamudioko liburutegian

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 21a, 17:25

Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta Zamudioko liburutegian Andersen markatzen saioa antolatu dute. Saioa 11:00etan izango da. Beste alde batetik, idazkera tailerra egingo dute apirilaren 21ean, goizeko 11:00etan. Hori 6-8 urteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena liburutegian bertan, 94 452 02 telefonora deituta edo mezu bat bidalita liburutegia@zamudiokoudala.net helbidera. Apirilaren 23an Liburu Eguna ospatuko dute eskola umeekin batera, eta egun horretan Liburua eta liburutegiak. 40.000 urteetako historiabideo emanaldia izango dute. Horren ostean, bideoaren gaineko ariketak egingo dituzte.