Meñikaren aurkako epaiketa bertan behera

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 10a, 10:02

Ibon Meñika Zamudioko gaztea epaituko zuten Auzitegi Nazionalean joan den astean, baina epaiketa bertan behera gelditu zen. Meñika 2006ko apirilean atxilotu zuten ETAri laguntzeko bonoak eramatearen akusaziopean, eta sei urteko espetxe eskaerari aurre egiten zion. Hala ere, zamudioztarren abokatuak epaiketak bertan behera uzteko eskatu zuen, urtarrilean Jarrai-Haika-Segi auzian erakunde armatuko kidea izatea leporatu, eta sei urteko kartzela-zigorra ezarri baitzioten. Defentsaren arabera, Ibon akusazio beragatik zigortuta dago –hau da, erakunde armatuko kidea izateagatik-, eta, beraz, ez zuen zentzurik berriro epaitzeak. Fiskalak arrazoia eman zion defentsari, eta epailaren esku gelditu zen zer egin erabakitzea. Ibon Meñika sei urteko espetxe-zigorra betetzen ari da gaur egun Curtiseko kartzelan (Galizia).