Zamudioko Pintura Lehiaketa ekainaren 17an, domekaz, egingo dabe Santo Tomas ermitan. Lehiaketak 5. edizioa beteko dau aurten, eta gura daben guztiek bertan parte hartzeko aukerea izango dabe. Kategoria bi egongo dira: bata, 14 urtetik gorakoei zuzenduta, eta, bestea, 14 urtera artekoentzat. Lehenengo kategorian hiru sari banatuko dira: 1.000 €, irabazlearentzat; 500 €, bigarrenarentzat eta 300 €, hirugarrenentzat. Era berean, saririk jaso ez dauan herriko egilearentzat 300 €ko akzesita egongo da. Beste alde batetik, 14 urtera arteko kategoriakoek eskola materiala, kirol materiala eta jokoak jasoko dabez saritzat. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak kultura teknikariaren bulegoan eskura daitekez.