Iraultza FT Lehenengo Mailara igo da

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 19a, 10:21

Zamudioko Iraultza Futbol Taldeak Lurraldeko Lehenengo Mailara igotzea lortu du lehendabiziko aldiz. Ligan bigarren postua eskuratu zuten eta igoerako ligatxoan bi partida berdindu, eta azkena 0-4 irabazi zuten Zuazoren kontra. “Defentsa sendoa eta ilusioa” dira garaipenaren gakoak, taldearen arduradunen hitzetan. Iraultzakoek ez zuten espero denboraldiaren hasieran horrelako emaitza lortzea. Hala ere, primeran ospatuko dute. Izan ere, ekainaren 30ean herri-bazkaria antolatuko dute pilotalekuan Zamudio eta lagunei garaipena eskaini nahian. On egin eta zorionak!