Ekainaren 24a, domekaz, Lagatzu Eguna izan zen Zamudion eta bertan 190 lagun batu ziren euskara elkartearekin batera egun hori ospatzeko. Goizean kalejira egin zuten eta bazkaldu ostean euskal kantak abesteko aukera izan zuten, Piano Bat Bertsotan taldearen eskutik. Euskal giroa nagusi izan zen herrian egun osoan zehar.