Zamudioko liburutegiak ibilbide literario bat antolatu du irailaren 9an. Ibilbidea Tolosa aldetik egingo dute eta horren bidez Xabier Lizardi poetaren lana ezagutzeko aukera izango dute. Horrela, Lizardi jaio zen tokia, poeta ibilitako inguruak eta inspirazio-iturritzat izan zituen lekuak bisitatuko dituzte. Era berean, ibilbidea egiten duten bitartean tolosarraren olerkiak gogoratuko dituzte. Jose Mari Iturralde idazleak gidariarena egingo du. Zehaztasun gehiago Zamudioko udal liburutegian.