Zamudioko Zikloturista, irailean

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 19a, 12:56

Irailaren 15ean Zamudioko Zikloturista izango da Bidekoetxe parkean. Goizeko 9:30etik 11:00etara txartelak jaso eta kamisetak emango dira, eta 11:30ean hasiera emango zaio lasterketari. Horren ostean ogitartekoak banatu eta bazkaria ere egingo dute. Arratsaldeko 4etatik aurrera erromeria egongo da. Lasterketan izen-emateak 2 euro balio du 18 urtetik beherakoentzat eta 3 euro, nagusiagoentzat. Zamudion erroldatuta ez daudenek 5 euro ordaindu beharko dute. Prezioaren barne txartel bi sartzen dira: bata kamisetarena eta bestea ogitarteko eta edariarena. Izen-ematea irailaren 14ra arte egin daiteke kultur teknikariaren bulegoan.