11 etxebizitza tasatu zozketatu dira Zamudion

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 23a, 11:13

Zamudioko Udalak 36 etxebizitza berri eraikiko ditu Uribe-atzekoan. Etxebizitza horietatik 25 libreak dira eta gainontzeko hamaikak Udalaren tasazio erregimenekoak. Etxebizitza tasatuen zozketa uztailaren 20an egin zen eta bertan 97 lagunek parte hartu zuten. Etxebizitza tasatuetatik bat elbarrituei zuzenduta zegoen, baina baldintzak bete dituen eskatzailerik ez da egon eta besteekin batera zozketatu dute.