Kartel lehiaketa antolatu dabe San Martin jaietarako

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 4a, 09:51

Zamudioko Udalak San Martin Jaiak Iragartzeko Kartelen VI. Lehiaketa antolatu dau. Lehiaketan gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe eta gehienez be, lan bi onartuko dira egile bakotxeko. Kartelaren gaia, teknika eta koloreak libreak izango dira. Tamaina 45x60 cm-koa izango da eta euskarri zurrunean finkatuta aurkeztu beharko da. Kartelean honako testua jarri beharko da: Zamudioko Jaiak San Martin 2007. Lanak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxian egilearen identifikazio datu honeek sartuko dira: izen-abizenak, edadea, helbidea eta telefonoa. Lanak postaz bialdu ahal izango dira edo, osterantzean, helbide honetan aurkeztu: Zamudioko Udala / Sabino Arana plaza, 1 / 48170 Zamudio / Telefonoa: 94 406 09 98. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11a da, 14:30ak arte. Zamudioko Udaleko kultura batzordearen presidenteak, Eguraldi Ona jai batzordearen ordezkari bik, arte grafikoetako teknikari batek eta Zamudioko Udaleko kultura teknikariak osatuko dute epaimahaia. Ebazpena urriaren 18an, eguenean, 13:00ean jakinarazoko da Zamudioko Udaletxeko kultura bulegoetan eta lehiaketaren irabazleak 300 euro eskuratuko ditu saritzat. Era berean, epaimahaiak egokia iritzi ezkero, swari berezi bat emon ahal izango dau. Lanak Zamudiotorren jarriko dira ikusgai zemendiaren 8tik 18ra arte.