Erakusketa eta antzerkia, Zamudioko liburutegian

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 18a, 13:29

George Remi-Hergé duela 100 urte jaio zen eta mundu osoan hainbat ekitaldi antolatzen dabiltza Tintínaren sortzailearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Zamudion ere hori ospatuko dute, bertako liburutegiaren eskutik. Horrela, urriaren 15etik 30era bitartean Tintínen gaineko erakusketa didaktikoa egingo dute. Beste alde batetik, urriaren 27an, eguerdiko 12etan, Asto bat hipodromoan umeentzako antzezlana eskainiko du Gorringo taldeak. Lana Bernardo Atxagak idatzitako ipuinean dago oinarrituta.