Krisia, aztergai Zamudion

Aikor aldizkaria 2011ko urt. 24a, 15:26

Krisi ekonomiko gogorrean gabiltza murgilduta. Orain dela urte batzuk hasi zen krisia da; eta batzuek kimu berdeak ikusten badituzte ere, amaiezina da askorentzat. Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak hitzaldi bat antolatu du otsailerako eta, besteak beste, krisi ekonomikoaren zergatiak, gaur egungo egoera eta etorkizuneko aukerak aztertuko dituzte bertan. Hitzaldia Joseba Barandiaran ekonomialariak emango du eta otsailaren 15ean, arratsaldeko 8etan, izango da Zamudiotorren. Hitzaldia herritar guztiei dago zuzenduta, eta Barandiaranek azalpen errazak emango ditu, bertaratuko guztiek krisiaren gorabeherak ulertu ahal izateko. Sarrera doan izango da.