Kanta afaria, Lagatzuren eskutik

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 5a, 09:28

Lagatzu Zamudioko euskara elkartekoek kanta afaria egingo dute urriaren 19an, barikuz, Galbarriatu txokoan. Kanta afaria gaueko 9etan izango da eta Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaran abeslariek hartuko dute parte. Afariak 12 euroko kostua du bazkideentzat eta 18 urtetik beherakoentzat; besteek 15 euro ordaindu behar dute. Txartelak eros daitezke Estankoan, Mari Elinean, Amairun, Susterraken, Batzokian, 94 452 34 47 telefonoan eta lagatzu@lagatzu.org helbidean.