‘Familiak ere kontatzen du’, Zamudioko liburutegian

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 16a, 09:47

Abenduaren 12an, eguaztenaz, saio berezi bat egingo dute Zamudioko liburutegian arratsaldeko 6etan: ‘Familiak ere kontatzen du’. Ekitaldia haur eta gazteen sailean izango da eta umeei zein horien gurasoei dago zuzenduta. Irakurketa-suspertzean aditu batek ipuina irakurriko die bertara hurbiltzen direnei eta, era berean, liburutegian zelan konpondu azalduko die. Ekitaldiak familian irakurtzeko gogoa piztea du helburu; hala ere, leku-arazoak direla-eta hamabost lagunek baino ezin izango dute ekitaldian parte hartu. ‘Familiak ere kontatzen du’ ekitaldian interesa dutenek liburutegiko arduradunekin jar daitezke harremanetan telefono honetan: 944520204.