Nagusien dantza taldea osatu nahi dute Zamudion

Aikor aldizkaria 2008ko urtarrilaren 22a

Hiru Bat Zamudioko dantza taldeak batzarra egingo du otsailaren 17an, domekaz, Zamudiotorren. Batzarra goizeko 12:30ean izango da, eta bertan dantza taldetik pasatu diren dantzariak batu nahi dituzte. Batzar horrek nagusien dantza taldea osatzea du helburu. Taldearen partaidea izan ez dena ere batzarrera hurbil daiteke.