Tailerrak, Zamudioko liburutegian

Aikor aldizkaria 2008ko ots. 12a, 09:15

Hans Christian Andersen idazlea apirilaren 2an jaio zen duela bi mende, eta egun horretan Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da 1965. urtetik hona. Zamudioko liburutegian ipuinetako pertsonaiak sortzeko tailerra antolatu dute data horren inguruan. Tailerra martxoaren 29an, zapatuz, egingo dute goizeko 11:30ean, eta bertan idazle eta olerkari danimarkarrak sortutako pertsonaiak landuko dituzte. Beste alde batetik, martxotik ekainera bitartean idazkera eta sormen tailerrak egingo dituzte. Tailerrok martitzenetan izango dira.