Martxoaren 14an, barikuz, bertso afaria izango da Zamudion, Lagatzu bertako euskara elkartearen eskutik. Bertso afaria Lekunbiz jatetxean egingo dute gaueko 9etan, eta Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus bertsolariak arituko dira bertan. Txartelak 15 eurotan jarriko dituzte salgai eta leku hauetan eskuratu ahalko dira: Estankoan, Mari Elinean, Leandro harategian, Batzokian eta Susterrak tabernan. Era berean, 944523447 telefonora deitu edo lagatzu@lagatzu.org helbidera idatz daiteke, sarrerak lortzeko.
Hitzaldia, Zamudiotorren
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, “Euskal emakumea eta beharra†hitzaldia ere antolatu dute Lagatzukoek. Hitzaldia Agus Ibarluzeak eta Ane Madariagak emango dute, eta martxoaren 5ean, iluntzeko 8etan, izango da Zamudiotorren.