Zamudioko Udalak Txakolinaren dastatze ikastaroa antolatu du Nekalur eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.
Ikastaroa apirilaren 1ean, 19:00etatik 21:00etara, egingo dute Larragoiti txokoan, eta izena ematea martxoaren 27a baino lehenago egin behar da udaletxean. Parte-hartzaileek bost euroko fidantza ordaindu beharko dute, baina ikastaroan bertan itzuliko zaie.
Ikastaroa Zorione Martinezek emango du. Hori Bialtxa Bizkaiko Txakolin-egileen Elkartearen enologoa da.