Zamudioko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan. Horrela, martxoaren 6an Oihulari Klown antzerki taldearen emanaldia izango da 19:30ean Zamudiotorren, eta bertan ere omenaldia egingo diote Karmen Mendigureni. Karmen maistra izan da herrian zenbait urtetan. Ostean, kopaua eskainiko zaie Zamudiotorrera hurbiltzen direnei.
Beste alde batetik, ekitaldi berezia egingo dute martxoaren 8an. Izan ere, udaletxeko balkoian lila koloreko zinta handi bat jarriko dute emakume guztien omenez. Hori goizeko 10etan izango da.