Lehiaketa antolatu dute Zamudioko liburutegian

Aikor aldizkaria 2008ko mar. 10a, 11:47

Apirilaren 23an, eguaztenaz, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta data horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zamudioko udal liburutegian. Lehenengo eta behin, lehiaketa egingo dute. Txapelketa horretan parte hartu nahi dutenak liburutegira hurbildu behar dira, oinarri eta galdetegiaren bila. Parte hartzeko epea apirilaren 1etik 18ra arte zabalduko dute, eta sari-banaketa apirilaren 23an, 19:30ean, izango da. Beste alde batetik, eskolako umeek kamishibai teknika landuko dute liburutegian. Hori ipuinak kontatzeko Japoniako teknika da. Ipuin edo lan bat landuko dute, eta eskolako umerik txikienen aurrean aurkeztuko dute. Ekitaldia apirilaren 23an ere izango da. Azkenik, Liburuzainaren bahiketa antzezlana egingo dute hilaren 26an, zapatuz, goizeko 12etan.