Argazki eta pintura lehiaketa jarri dute martxan Zamudion

Aikor aldizkaria 2008ko mar. 14a, 15:16

Zamudioko Udalak argazki eta pintura lehiaketa antolatu du apirilean. Modalitateko hiru kategoria izango dira: 0-12 urte; 13-17 urte; eta 18 urtetik gora. Kategoria bakoitzean hiru sari emango dira: 100 euroko erosketa txartela, 60 euroko erosketa txartela eta 40 euroko erosketa txartela. Lanak apirilaren 25era arte aukez daitezke udaetxean. Argazkiek 18x24 cmko neurria izan beharko dute gutxienez. Euskarri gogor batean aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Pintura lehiatekari dagokionez, lanen gutxieneko neurria 21x29 cmkoa izan behar da. Margolanak ere euskarri gogor batean jarri behrko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak ghienez hiru lan agindu ahalko ditu. Lan bakoitza pakete batean sartu beharko da. Paketearen kanpoaldean lanaren izeburua, modalitatea eta kategoria idatziko dira, eta barruan lana eta gutunazal itxi bat sartuk dira. Gutunazal itxiaren barruan egileak bere izena, helbidea eta telefonoa idatziko ditu. Epaimahaiaren erabakia apirilaren 29an jakinaraziko da. Modalitate bietan aurkezten diren lanak erakusgai jariko dira udal lokaletan. Horrezaz gainera, lehenengo saikatuek Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen lehiaketan hartuko dute parte.