Ikastaro gastronomikoak, Zamudion

Aikor aldizkaria 2008ko martxoaren 14a

Zamudioko Udalak gastronomiari buruzko ikastaroak egingo ditu maiatzetik urriaren bitartean. Ikastaroek bi orduko iraupena izango dute eta adituek emango dituzte. Guztiak Larragoiti txokoan –irteera izan ezik- egingo dira 19:00etatik 21:00etara. Maiatzaren 22an, barikuz, ogia egiten ikasteko ikastaroa izango da, eta ekainaren 21ean, zapatuaz Jose Etxebarriaren eskutik bisita gidatua egingo dute fruta-arbolak ezagutzeko. Talo ikastaroa eta odoloste ikastaroa irailaren 25ean eta urriaren 23an izango dira, hurrenez hurren. Informazio gehiago, udaletxean.