Lopez eta Olabarrieta txorierritarrek Udaberri Pilota Txapelketaren irabazi dute kadete mailan

Aikor aldizkaria 2008ko apirilaren 17a

Apirilaren 11an, barikuz, Udaberri Pilota Txapelketaren finalak izan ziren Galdakaoko frontoian. Adrian Lopez eta Aimar Olabarrieta Zamudioko Pilota Eskolakoek txapelketa irabazi zuten kadete A mailan. Txorierritarrak Galdakaoko bikote baten kontra aritu ziren, eta hasiera batean partida oso berdinduta egon bazen ere, 22-12 gainditzea lortu zuten bertoko pilotariek.