Amnistiaren trena martxan

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 8a, 09:06

Asteburu honetarako, eta herriko jaiekin bat eginez, ‘Amnistiaren trena martxan’ ekimena antolatu dute Zamudion. Trena plazako tren geltokitik aterako da barikuan arratsaldeko 7:30ean, eta bidaiariek kalejira egingo dute herriko kaleetatik. ‘Triki-Tren-Poteoa’ Susterrak tren geltokitik irtengo da zapatuan eguerdiko 13:00etan. Ekimen honen bitartez, Ibon Meñika eta Aner Petralanda preso zamudioztarrak jaietan ere etxean nahi dituztela errebindikatuko dute antolatzaileek.