Euskal Herriak Bere Eskolak hitzaldia antolatu du Txorierrin

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 13a, 09:04

Euskal Herriak Bere Eskola herri-ekimena ‘Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats Hezkuntza Sistema Nazionala’ dinamika burutzen dabil Euskal Herrian osoan zehar. Dinamika horren barruan hezkuntzaren inguruko hainbat hitzaldi eta tailer antolatzen dabiltza, eta Txorierrin ere halako bat egitea pentsatu dute. Hitzaldia maiatzaren 21ean, eguaztenaz, arratsaldeko 6etan izango da Zamudioko eskolako liburutegian. Bertan zenbait gai izango dute hizpide; “Zer da Euskal Curriculuma?” edo “Euskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa du?” euren tartean.