Zamudiok play off-a jokatuko du, 2. B mailara igotzeko

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 22a, 14:28

Zamudio futbol taldea hirugarren mailan dabil, eta denboraldi honetan laugarren postua lortu du sailkapenean. Zapatuan play off-a jokatuko du Izarraren kontra (Lizarra) Zamudion, arratsaldeko 6etan, eta itzulerako partida ekainaren 1ean izango da Lizarran. Zamudiotik autobusak aterako dira zaleak taldea animatzera joan daitezela. Izarra taldeari irabaziz gero, Zamudioko mutilek Noja eta Sporting B taldeen arteko irabazlearen aurka aritu beharko dira 2.B mailara igotzeko.