Euskal hezkuntza sistema mintzagai izan dute Zamudion

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 26a, 15:23
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimena duela sei urte sortu zen, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko mugimendua sustatzeko. Urte hauetan ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak antolatu dituzte behar horretan, eta hainbat dinamika ere burutu dituzte: Euskal Curriculuma herriz herri eta Euskal Unibertsitatearen sozializaziorako Elkarlana, esate baterako. EHBEk III. Nazio Mintegiak egin zituen joan den ikasturtean, eta Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko aldarrikapena bultzatu behar zela ikusi zuten. Horren ondorioz, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldarrikapena herriz herri eta ikastetxez ikastetxe eraman dute martxotik maiatzaren bitartean. Hezkuntza sistema propioa eraikitzeko dauden oztopoak salatu, eta hezkuntza herri baten oinarrizko ardatza dela maihaigaineratu dute dinamika horren bidez. Maiatzean hitzaldia antolatu zuten Zamudioko eskolan. Bertan 20 lagun inguru batu ziren, eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitze bidean egin diren hainbat hezkuntza proiekturen berri eman zuten. Euskarazko irakaskuntzaren hastapenak, ‘Eskolak euskaldundu behar du’ aldarrikapena, Euskal Curriculuma, Euskal Unibertsitatea eta Oinarrizko Hezkuntza Akordioa hizpide izan zituzten, besteak beste.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).