Bigarren B Maila, gertuago Zamudio SD-rentzat

Aikor aldizkaria 2008ko eka. 2a, 11:06

Zamudio SD taldeak 0-2 irabazi zion Izarrari Nafarroan. Datozen asteetan Sporting B-ren kontrako kanporaketa gaindituz gero, Bigarren B Mailarako igoera lortuko dute txorierritarrek. Javik sartu zituen zamudioztarren bi golak lehenengo zatian. Bigarrenean, sendo ibili ziren defentsa lanetan eta etxekoen erasoak kontrolpean izan zituzten. Zamudioko hainbat lagun hurbildu ziren Izarrara partida ikustera eta Mariano Ruizen mutilek eurekin batera garaipena ospatu ahal izan zuten.