Zamudio SD taldeari urrats bakarra baino ez zaio falta Bigarren B mailara igo ahal izateko. Hala eta guztiz ere, urratsa handia da, handiegia ziurrenik, zamudioztarrentzat 0-3 Sporting B-ren kontra galdu eta gero. Itzuliko partida aste honetan Mareon izango bada ere, aldapan gora dute Mariano Ruizen mutilek kanporaketa eta ia-ia agur esan diote igoerari.
Asturiasekoek hobeto jokatu zuten. Carlos Ãlvarezek –bi aldiz- eta Nacho Casesek golak sartu zituzten. Zamudiok erasoari ekin zion, baina Sporting denfentsan ez ezik, kontraerasoan ere primeran ibili zen. Bigarren zatian Goio etxeko jokalaria eta Mariano Ruiz entrenatzailea kalera bota zituen epaileak.