Zamudio SD taldea ezin izan da igo

Aikor aldizkaria 2008ko eka. 19a, 11:57

Oso zaila zuen Zamudio SD taldeak Bigarren B mailarako igoera lortzea. Izan ere, 0-3 galdu zuten txorierritarrek joaneko partidan Sporting B-ren kontra. Asturiasen jokatutako itzuliko partida 0-0 amaitu zen. Hala ere, Mariano Ruizen mutilak gogoz saiatu ziren, bigarren zatiaren hasieran, batez ere. Golik ez zuten sartu, baina aukera batzuk izan zituzten. Marañak, esaterako, langara bidali zuen pilota. Lehenengo zatian, ordea, hobeto aritu ziren etxekoak eta azkenean Sportin B-k igoera lortu zuen. Zamudio SD taldeak, bestalde, Higarren Mailan jokatzen jarraituko du datorren denboraldian.