San Martin jaiak iragartzeko VII. Kartel Lehiaketarako deia zabaldu dau Zamudioko Udalak. Lehiaketan gura daben guztiek har daikie parte eta gehinez be lan bi onartuko dira egile bakotxeko. Kartelaren gaia, teknika eta kolorea libreak izango dira. Tamaina 45x60 cm-koa izango da eta euskarri zurrunean finkatuta aurkeztu beharko da.
Lanak urriaren 13ra arte hartuko dabez udaletxean. Egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxian datu honeek sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Irabazleak 300 euro jasoko du saritzat. Lanak Zamudiotorren jarriko dira ikusgai, zemendiaren 8tik 18ra arte.