Hegazti erakusketa egingo da Zamudion

Aikor aldizkaria 2008ko irailaren 24a

Urriaren 17tik 19ra bitartean, ‘Eoalak’ Hegazti Hazkuntzaren Nazioarteko I. Erakusketa izango da Zamudion. Erakusketan hegazti hauek jarriko dituzte ikusgai, besteak beste: oiloak, antzarak, ahateak, indioilarrak, usoak eta pintadak. Era berean, Kantauri Itsasertzeko Arraza Autoktonoko Hegaztien Hazkuntzari Buruzko II. Monografia ere egingo dute. Ekitaldiak hauek antolatu dituzte: Zamudioko Udalak, Euskal Abereak, Eoalak, FRESACOCUR eta Kantauriko gainerako elkarteak. Erakusketez gainera, jardunaldi teknikoak ere izango dira.