Lagatzu Zamudioko euskera alkarteak ‘Olentzero-Gabonak, kontaiguzu’ X. Lehiaketea antolatu dau. Lehiaketearen gaia Olentzero eta Gabonak da eta bertan zamudioztarrek baino ezin dabe parte hartu.
Kategoria bi osatuko dira: A kategoria, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta; eta B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoentzat. Lanak idazleak gurago dauan formatuan aurkez daitekez: ipuina, bertsoa, idazlana, gutuna... A kategoriako lanek orrialde bateko luzerea izango dabe eta B kategoriakoek, orrialde batetik gora.
Idazlanak gutun-azal haundi baten sartuko dira. Barruan beste gutun-azal txikiago bat sartuko da eta horren barruan, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia idatziko dira. Kanpoaldean kategoria idatziko da. Lanak abenduaren 19ra arte itxi daitekez Lagatzuko postontzian (Aresti kalea, 2 behea).
Lau sari egongo dira kategoria bakotxeko eta material didaktikoa erosteko diru-txartelak emongo dira saritzat.
Sari banaketa abenduaren 30ean, iluntzeko 8etan, izango da kiroldegian. Txoborro magoak saioa eskainiko dau han.