Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Harrizulatzaileen Liga laster hasiko da eta Txorierri Elkartasuna Zamudioko Herri Kirol Taldeak bloga martxan jartzea pentsatu du. Bloga txorierrikoharrizulatzaileak.blogspot.com helbidean dago, baina beste helbide batera jo behar da argazkiak ikusteko: flickr.com/txorierrikoharrizulatzaileak.
Blogak helburu bikoitza du: alde batetik, ligaren berri ematea; eta bestetik, gune interaktiboa sortzea Zamudioko harrizulatzaileen eta kirol honen jarraitzaileen artean. Besteak beste, informazio hau topa daiteke blogean: taldearen historia, komunikabideetan agertutako albisteak, palmaresa, taldeko harrizulatzaileak eta argazkiak. Edukiak denboraldi osoan zehar berrituko dituzte.