Ipuin magikoak, Zamudion

Aikor aldizkaria 2009ko ekainaren 1a

Bihar txotxongilo taldeak Ipuin magikoak ikuskizuna eskainiko du ekainaren 20an, 12:00etan, Zamudiotorren. Eguraldi ona izanez gero, saioa kalean egingo dute; osterantzean, dorrearen barruan. Ikuskizuna hiru ipuinek osatzen dute, eta pertsonaiak hauek dira: sorginak, herensugeak, lamiak, loreak, tximeletak eta nahi duenean ura darion iturria.