Zamudiotorreren alboan, trafiko seinale berri bat jarri dute bizizkleten aparkalekua adierazteko. Eta ez da seinale arrunta. Norte Industrial eta Señalización Lacroix enpresek ekoiztu dute eta erabat aitzindaria da iripizpide hauei jarritzen baitie: ekologia, ergonomia eta segurtasuna. Mota honetako seinaleek legeak ezarritakoa betetzen dute, eta hornitzaileek seinaleak neurrira egiteko aukera ematen diete bezeroei. Zamudion, esate baterako, marra urdin bat jarri zaio seinalearen perimetroari.
Seinalea aluminiozkoa da, eta askoz arinagoa. Hori dela-eta, erosoagoa da ezartzeko. Gainera, hegalak ez dira zorrotzak eta, ondorioz, istripua egonez gero, gidariek gorputzean ebakiak izatea ekiditen da. Era berean, altzairuzko seinaleak baino gogorragoa eta malguagoagoa da.
Zamudion ezaugarri horietako seinale bakarra dago –gure inguruan Santo Domingon baino ez da jarri, momentuz-, baina hemendik aurrera herrian jartzen diren guztiak horrelakoak izango dira. Ekoizleek hiru eredu merkaturatu dituzte, eta Udalak merkeena aukeratu du, LX3 Road izenekoa, alegia. Seinale mota berri horiek Frantzia Estatuko Industria Ministerioak ematen duen Industria mailako Janus saria irabazi zuten 2008an.
Irudian: José Antonio Ãlvarez, Zona Norte enpresaren Iparraldeko merkataritza-ordezkaria, Sorkunde Aiarza, Zamudioko alkatea eta Patrick Fabre, zuzendari orokorroa