Behargintza Txorierrik “Txorierri Sarean†egitasmoa jarri du martxan. Ekimenak bertoko enpresen, langileen eta ekintzaileen arteko harremana sendotzea du helburu eta horrela, eskualde aktiboagoa, lotuagoa eta lehiakorragoa lortu.
Behargintza hainbat ekintza antolatzen dabiltza proiektuaren haritik. Ekainean World Café-a egin zuten Larragoiti Zamudioko Jauregian, zeinetan enpresen lehiakortasuna hobetzeko proposamenak jaso baitzituzten. Uztailaren 14an “Salmenta Bizkortze†jardunaldia egingo dute, Txorierriko enpresen arteko lankidetza eta negozioak sustatzeko. Horrezaz gainera, alde ludikoa duten beste ekintza batzuk ere antolatu dira: areto-futbol txapelketa eta padel txapelketa, esate baterako. Ekintzetan bailaran dauden enpresetako edozein langilek har dezake parte. Interesatuek txorierrisarean.blogspot.com helbidean dagoen inskripzioa bete beharko dute. Helbide horretan informazio eguneratua ere topatuko dute “Txorierri Sarean†proiektuari buruz.