Azken urteotan, hainbat lan egin dira Zamudioko hirigunean, eta aurrerantzean ere jarraituko dute lanak egiten: biribilgune bi egitekoak dira herrian. Lanak hasita daude dagoeneko, eta urrirako amaituta egongo direla uste du Udalak. Lanok bizilagunen “mugikortasuna hobetzea†dute helburu, Sorkunde Aiartza alkatearen arabera.
Lanok 540.000 euroko aurrekontua dute, eta Europar Batasunak emandako dirulaguntzari esker ordainduko dira. Biribilgune bat elizaren alboan egingo da eta, ondorioz, kendu egingo dira bidegurutze horretan dauden semaforoak. Beste biribilgunea Kolitza aparkalekuan ipiniko dute, hau da, Rafaren aparkalekuan.